IRISMENA ETA EDUKIA: Eibarko Alderdi Sozialistak eraiki zuen. 1934ko urriko iraultzan kalteak jasan zituen oldarketako guardiakoen ekintzen ondorioz. Zaharberritu egin zuten, baina, gerra zibilean erabat suntsituta gelditu zen fronteko lehen lerroan kokatuta baitzegoen. Aterpe honek pilotalekua zuen. ARTXIBOZAINAREN OHARRAK: Dataren eta irismenaren eta edukiaren iturria: Antxon Bandres, Euskal Mendizale Federazioaren lehendakari ohia, eta Antxon Iturriza, euskal mendizaletasunaren historian aditua OHARRAK: Positiboan, atzealdean, "Eibar. Inauguracion del Refugio de Tomas Meabe en Kalamua. Año 1934" autoreak eskuz idatzita ERREPORTAIA: Tomas Meabe aterpearen inaugurazioa Kalamuan (Eibar), 1934an LIBURUKIA ETA EUSKARRIA: Zuri-beltzeko argazki bat, negatiboa beirazko plakan, positiboa paperean