Beasaingo Astigarreta auzoko Arsuaran baserriko ganbaran aurkitutako postala. Soportea paperean 140*88mm. Egilea Joaquín Sicart argazkilaria izan zela dirudi. Atzekaldean hau: http://www.guregipuzkoa.net/photo/1001538/ "Kruz Lete, Ezkion Ama Birjina ikusi zutenetako bat. Kruz Lete hau izan omen zen sinesgarritasun handieneko begitazioduna, besteak herriko jende xumea zirelako eskola gutxiko haurrak eta baserritarrak, eta Lete hau, berriz, Irakasle Ikasketak egiten ari zen garai hartan eta familia onekoa zen gainera. Kruz honi, beste mezu askoren artean, ikasketak bertan behera uzteko agindu zion Ama Birjinak eta haren ahotsei-edo segituz apaiztu egin zen, handik gutxira hiltzeko." http://www.argia.com/argia-astekaria/1945/atalak/erreportaje-elkarrizketak