Donostiako Argia Dantza Taldeak 1971ko Euskal Jaietan Trinitate plazan antolaturiko dantza erakustaldia. dantzan.com atariko Oier Araolazak luzaturiko informazioaren arabera Nafarroa Beheko inauteriak antzezten ari dira. Zapurrak, ezpataria, banderaria, makilaria eta erraldoiak dira ageri diren mozorroak.