IRISMENA ETA EDUKIA: Eibarko Alderdi Sozialistak eraiki zuen. 1934ko urriko iraultzan kalteak jasan zituen oldarketako guardiakoen ekintzen ondorioz. Zaharberritu egin zuten, baina, gerra zibilean erabat suntsituta gelditu zen fronteko lehen lerroan kokatuta baitzegoen. ARTXIBOZAINAREN OHARRAK: Dataren eta irismenaren eta edukiaren iturria: Antxon Bandres, Euskal Mendizale Federazioaren lehendakari ohia, eta Antxon Iturriza, euskal mendizaletasunaren historian aditua OHARRAK: Positiboan, atzealdean "Eibar. Inauguración del Refugio Tomas Meabe. Partido en el Frontón del Refugio. Año 1934" autoreak eskuz idatzita, eta "OJANGUREN. EIBAR" zigilua estanpatuta ERREPORTAIA: Tomas Meabe aterpearen inaugurazioa, Kalamuan (Eibar) 1934an. LIBURUKIA ETA EUSKARRIA: Zuri-beltzeko argazki bat, negatiboa beirazko plakan, positiboa paperean