Maskaraden emanaldia Mendikotan egin bazen ere, urtero herri bat arduratzen baita maskaradak prestatzeaz eta herriz herri eramaten du inauteria, urte horretan Altzürüküko gazteek Mendikotan eman zuten. Anderea Martti Jaimes da, Jauna Claude Part da, bere ezkerrean Pierre Bordazarre "Etxahun Iruri" xirulari lanetan eta Pierre Ager Garat Arhane atabalari lanetan ageri dira. Informazio osagarria Sud-Ouest egunkariko Marcel Bedaxagar kazetariak eta dantzan.com atariko Oier Araolazak eskuratu dute.