Maskaraden emanaldia Mendikotan egin bazen ere, urtero herri bat arduratzen baita maskaradak prestatzeaz eta herriz herri eramaten du inauteria, urte horretan Altzürüküko gazteek Mendikotan eman zuten. Ezkerretik eskubira: Gatüzaina Dominika Jaury Arhets, Enseinaria Pettiri Etchebarne eta Kantiniersa Jakes Jaragoyhen Jagohen. Informazio osagarria Sud-Ouest egunkariko Marcel Bedaxagar kazetariak eta dantzan.com atariko Oier Araolazak eskuratu dute.