IRISMENA ETA EDUKIA: Buzoi hau Elgoibarko Morkaiko Kirol Elkarteko mendizaleek jarri zuten. Elkartea 1943an sortu zen. Besteak beste, Antonio Arrillaga doktorea, elkarteko presidentea eta Jose Maria Agirrebaltzategi apaiza, Patxipolon (Baltasar Arano) eta Txikixa. ARTXIBOZAINAREN OHARRAK: Irismenaren eta edukiaren iturria: Pako Iriondo, Euskal Mendizale Federazioaren lehendakari ohia OHARRAK: Positiboan, atzealdean "Buzon en Moru. Montañeros del Morkaiko de Elgoibar en la colocacion del Buzon. 1946" autoreak eskuz idatzita, eta "OJANGUREN. EIBAR" zigilua estanpatuta Positiboan, atzealdean "Moru. Inauguración del nuevo Buzon en Moru por los montañeros de S.D. Morkaiko. 1946" autoreak eskuz idatzita, eta "OJANGUREN. EIBAR" zigilua estanpatuta ERREPORTAIA: Moruko (Elgoibar) buzoiaren inaugurazioa, 1946an LIBURUKIA ETA EUSKARRIA: Zuri-beltzeko argazki bat, negatiboa filmean, bi positibo paperean