IRISMENA ETA EDUKIA: 1902an jarritako gurutzea, berritu egin zen eta 1950eko irailaren 17an inauguratu zen. Gurutzearen besoak eta erpina altzairu herdoilgaitzez egin ziren. Barruan Legazpiko Gurutze Santuaren erlikia dauka, 1580ko maiatzaren 3an Mirandaolako burdinolan mirariaz agertu zena. OHARRAK: Positiboan, atzealdean "Legazpia. La Cruz de Gorostiaga. Año 1950" autoreak eskuz idatzita, eta "OJANGUREN. EIBAR" zigilua estanpatuta ERREPORTAIA: Gorostiagako gurutzea (Satui). 1950 LIBURUKIA ETA EUSKARRIA: Zuri-beltzeko argazki bat, negatiboa filmean, positiboa paperean