IRISMENA ETA EDUKIA: Bilboko Excelsior kirol egunkariak profesionalen arteko lehen eskuzko txapelketa antolatu zuen. 1928ko urritik 1929ko urtarrilera bitartean 15 partida jokatu ziren. Altuna eta Ulaziak jokatu zuten hirugarrena Etxabe IV.aren eta Mallabia I.aren aurka. Ulaziari Getariako Erbia deitzen zioten.