Zaldibiako Udala

Ver Fotos

GureGipuzkoa.net gunean Zaldibiako udalak duen txoko honen bitartez, udalak kudeatzen dituen hainbat argazkien berri eman nahi dizuegu.

Aurkezten den argazki bilduma ez da oso zabala, baina gure artxiboan gorderik egotearekin batera egokia iruditu zaigu, aukera honen bitartez herritar guztien, eta  orohar erabiltzaile guztien eskura jartzea betiere Creative Commons BY-SA baimenpean.

Argazki hauen informazioa laburra da eta zuek nahi izanez gero, denon artean osatu dezakegu, festa, ekitaldi, etab. horien inguruan duzuen informazioa bidalita. Creative Commons baimenen erabilpenerako zehaztasunak GureGipuzkoan azaltzen dira. Modu laburrean azalduz, esan daiteke, argazki hauen erabilpenerako ez diguzutela baimenik eskatu behar, betiere erabilpenerako baldintzak errespetatzen baduzue: aipatu argazkia nondik jaso duzue (Zaldibiako Udaleko artxiboa) eta bakoitzak izan dezakeen informazio osagarria. Argazki hauekin, lan bat burutuz gero, Creative Commons BY-SA baimena berdinaren menpean egin beharko da.

Zaldibiako Udalak herritarren eskura jartzen dituen argazkien inguruan informazio osagarria helarazi nahi badiguzue, edo zuzenketaren bat proposatu nahi badiguzue, jarri gurekin harremanetan eta akatsak lehenbailen zuzentzeari ekingo diogu.

Zaldibiako Udala
Santa Fe Kalea, 18
20247 ZALDIBIA
Telefonoa: 943 160338 (Kultur etxea)
Email: kulturazaldibia@infonegocio.com