Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia

km-02

Argazkiak ikusi

Donostiako Postalen Funtsa

Donostiako Postalen Funtsa bildumaren argazkiak neurri haundi batean XX. mende hasierako Donostiako egunerokotasuna gai nagusitzat badute ere, bilduman sakondu ala, gai anitzak eta Donostiarekin zeharkako erlazioa duten edukiak aurkituko ditu erabiltzaileak: Rudolf Carraciola auto lasterketetako gidaria bere autoan, Mola general faxistaren sarrera Donostian, Paulino Uzcudun boxeolaria bere autoarekin, arrantzaleen estudioko argazki paregabeak… sorpresak amaigabeak.

Bilduma orotara 5597 irudiz osaturik dago, ia denak txuri beltzean eta esan bezala, Funtsaren gehiengoa Donostiako postalak badira, Funtsaren baitan argazkiak, txartelak, pegatinak eta laminak aurkitu daitezke.

Bildumaren edukiak bi lizentziatara atxikitzen dira, egilea zehaztuta agertzen denean Creative Commons BY-SA baimena aukeratu dugu, aldiz, egilea ezezaguna denean “Egiletza eskubide ezagun mugaturik gabe” baimena (No Known Copyright Restrictions) figura aukeratu dugu.