Oñatiko Udal Artxiboa

Oñatiko Udala

Argazkiak ikusi

Gipuzkoako beste hainbat udalek egin duten bezala, Oñatikoak kudeatzen dituen argazkilaritza edukiak herritarrekin webgune honen bitartez partekatu nahi ditu. Hau Oñatiko Udalak GureGipuzkoa.net atarian duen gunea da.

Atari honetan edozein oñatiar edo bisitariren esku herriko irudi ondarea jarri nahi izan dugu. Horretarako zintzilikatu ditugu atari honetan 7938 argazkiz osaturiko bilduma: Oñatiko zein oñatiarren bilakaeran interesa duen ororentzat ikusgai  jartzeko. Helburua gainera, erabiltzaileek izan ditzazketen argazkiak gehituz bilduma osatzea eta aberastea da.

Oñatiko Udal Artxiboak gune honetan erakusten dituen edukien jatorria Jesus Mari Arzuaga eta Pedro Luis Ormazabalen argazki bildumetan oinarritzen da. Beraz, eduki hauekin gozatzeko aukera izateaz beraiei eskertu behar diegu.

Beraien ikusgarritasuna areagotzeko asmoz eta erabiltzaileek beraiekiko izan dezaketen atzigarritasuna erosoa izan dadin, irudien lizentzia Creative Commons BY-SA baimenera atxikitzen da, berau Wikimedia Commons gunean erabiltzen denarekin bateragarria da, Wikipedian erakusten diren argazkiak gordetzeko gunea delarik.

Hala ere, egiletza aitortzea ezinezkoa izan den kasuetan, “Egiletza eskubide ezagun mugaturik gabe” (No Known Copyright Restrictions) baimena atxikitzen zaie. Argazki hauetakoren baten egilea izango bazina, jarri gurekin harremanetan ta egiletza edo/eta erabilpen baimen zuzenak ezartzeari ekingo diogu.

Irudi bat erabili eta egiletza aitortzerakoan Oñatiko Udal Artxiboa aipatu beharko da. Irudiaren fitxaren “Argazkilaria” eremuan argazkilariren bat aipatuko balitz, hau ere aipatu beharko da. Azkenik, argazki hauekin lan eratorriren bat egingo bazenu, bere lizentzia ere CC-BY-SA izan beharko da. Bi baldintza hauek zainduz, erabiltzaileak ez dauka zertan baimen eske Oñatiko Udalarekin harremanetan jarri beharrik.

Creative Commons baimena erabiltzeko baldintzen inguruko informazio sakona webgune honetan bertan dago eskuragarri.

Azkenik, Oñatiko Udal Artxiboak herritarren eskura jartzen dituen argazkien inguruan informazio osagarria helarazi nahi badiguzue, edo zuzenketaren bat proposatu nahi badiguzue, jarri gurekin harremanetan eta proposamena aztertu ondoren akatsak zuzentzeari ekingo diogu.

Oñatiko Udal Artxiboa
Foruen Enparantza, 1
20560 OÑATI
Tel. 943 78 04 11 (Izar)
Email: artxiboa@onati.eus