Polikarpo Elosegi bilduma

Polikarpo Elosegi bilduma

Argazkiak ikusi

Elosegi Txapel fabrikako sortzailearen iloba, bertako zuzendaritzako kide izan zen Polikarpo. Bestalde, Tolosako Udaleko zinegotzi lanak bete zituen 1913. urtean eta udalerri honetako Euskal jaien antolakuntzan lagundu zuen. Eusko Ikaskuntzako Meatzaritza-Industria Planen Saileko lehendakari ere izan zen 1925 eta 1929 urteen artean.

1901. urtean Tolosako Orfeoiko eta 1929 urtean Tolosako Ski-Klubeko fundatzaileetakoa. Maria Irazustarekin ezkondu eta sei seme-alaba izan zituen Polikarpo Elosegik.

Bilduma 1066 argazkiz osatua dago, denak txuri-beltzean eta 1875 y 1942. urteen artean ateratakoak.

Leku honek kudeatzen dituen zenbait eduki aipatzearren, hondoko hauek azpimarra ditzakegu:

  • Argazki etnografikoak
  • Elosegi Ansola familia
  • Elosegi Irazusta familia
  • Elosegi Txapel fabrika
  • Eskia Azpiroz mendatean
  • Estudio-argazkiak
  • Tolosako garai batetako argazkiak

Polikarpo Elosegi bilduma-1 Polikarpo Elosegi bilduma-2