Pasaiako Udala

pasaia_img1

Argazkiak ikusi

Hauxe da Pasaiako Udalak GureGipuzkoa.eus atarian duen gunea.

Erabiltzaileentzako eskuragarri jartzen ditugun edukien erabilpen lizentziak jatorriaren araberakoak dira. Eskuragarri jartzen dugun postal bilduma Egiletza eskubide ezagun mugaturik gabe baimenpean jarri dugu beraien egileak zeintzu diren jakitea ezinezkoa baizaigu. Aldiz, Udalak kudeatzen dituen edukiak eta egiletza ezartzea posible den kasuetan Creative Commons BY-SA baimenpean eskuragarri jartzen ditugu.

Aukeratutako CC-BY-SA baimenaren inguruko informazio sakona webgune honetan bertan eskuragarri dago. Hala ere, bildumako  argazkiren bat erabili nahi izanez gero, ez dago baimena eskatu beharrik, beti ere bere erabilpen baldintzak errespetatzen badira: Pasaiako Udala eta autorea aipatu egin beharko dira, eta lan eratorririk egiten baduzu, berau CC-BY-SA baimen berberean banatu beharko duzu.

Azkenik, Pasaiako Udalak herritarren eskura jartzen dituen argazkien inguruan informazio osagarria helarazi nahi badiguzue, edo zuzenketaren bat proposatu nahi badiguzue, jarri gurekin harremanetan eta proposamena aztertu ondoren akatsak zuzentzeari ekingo diogu.

Pasaiako Udala
Donibane kalea 19
20110 Pasai Donibane
Telefonoa: 943344034
Email: haz-sac@pasaia.net