Car Funtsa

Fondo Car

Argazkiak ikusi

Hau Kutxako Fototekak GureGipuzkoa.net atarian duen gunea da. Atari honetan Marín Funtsa eta Car Funtsetatik aukeratutako ia 10000 argazki dira erabiltzaile, ikerlari eta herritar ororentzat GureGipuzkoan eskuragarri jartzen ditugun lehenak. Prestaketa lanek aurrera egin ahala, etorkizunean eduki gehiago partekatzeari ekingo diogu, hartara, bertan eskuragarri jarri dugun informazioa erabiltzaileek izan dezaketenarekin, bildumara gehitu eta aberastu nahiko genukelarik.

Donostiako Aurrezki Kutxak, gaur Kutxa, Marín eta Car argazki funtsak 1973. urtean erosi zituen. Funts horietan 800.000 negatibo inguru daude, eta XX. mendeko Gipuzkoako argazkilaritzaren ispilu dira; zehazki, 1915 eta 1972 artekoak.
Oro har, era sozialeko erreportajeen ingurukoak dira argazkiak, garai bateko bizimodua eta gertakari garrantzitsuenak zuzen-zuzenean islatzen dituztenak.

Argazkien balio historiko eta artistikoa ukaezina da. Bi funtsen kasuan, nabarmentzekoak dira Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroako zati batean Gerra Zibilaren garaian ateratako argazkiak, Espainiako Gerra Zibilaren Salamancako Agiritegi Nagusian bildutakoak, edota Foto Car funtsak 20ko hamarkadan jazotako Afrikako Gerrari buruz duen bilduma baliotsua.

Argazki horiek eta kulturarekin edo kirolarekin lotutako Gipuzkoako beste ekitaldi batzuetakoak nazioarteko prentsan ere argitaratu zituzten; hala nola, Donostia Zinemaldikoak eta Lasarteko automobil zirkuitu zaharreko auto lasterketetakoak.

Argazkiekiko atzigarritasun erosoa bermatze aldera, erabiltzaileen esku jartzen ditugun argazki guztiak Creative Commons BY-SA baimenpean eskuratzen ditugu.

Creative Commons baimenen erabilpen baldintzen inguruko informazio sakona webgune honetan bertan eskuragarri dago. Hala ere, bildumako  argazkiren bat erabili nahiko bazenu, ez diguzu baimena eskatu beharrik, baldin eta bere erabilpen baldintzak errespetatzen dituzun: “Fondo Marín-Kutxa Fototeca” edo “Fondo Car-Kutxa Fototeca” jatorriak aipatu beharko dituzu eta lan eratorririk egiten baduzu, berau CC-BY-SA baimen berberean banatu beharko duzu. FAQen 4. puntuan erabiltzea aholkatzen dizugun sintaxia duzu.