FAQS

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola Departamentuko irudiak eta argazkiak bistaratzeko aukera eskaintzen duen zerbitzu bat da. Aldi berean, erregistratu ondoren, izan herritar soila, taldea edo erakunde publikoa, zure argazkiak GureGipuzkoan gordetzeko aukera duzu, hartara, Gipuzkoako iraganaren eta orainaren irudi bizia sortzeko aukera duzularik.
Argazkiak igotzeko eta iruzkinak gehitzeko baino ez. Erabilpen arau eta baldintzak irakurtzeaz ez zaitez ahaztu. Erregistro prozesuan jarraitu beharreko pausoak email batean jasoko dituzu. Baieztapen emailik jasoko ez bazenu jarri gurekin harremanetan gipuzkoakultura abildua guregipuzkoa.net helbidean ta arazoa konpontzen saiatuko gara.
Bai noski eta horretara gonbidatzen zaitugu, baina jaistea erabakitzen duzun argazkiaren erabilpen baimena errespetatu beharko duzu.
  • Hemen ikusten duzun argazkiren bat edozein lan edo inprimakian erabili nahiko bazenu, eta berau Creative Commons baimen batetara atxikitzen bada, ez daukazu zertan argazkia igo duen erabiltzailearekin harremanetan jarri beharrik, aukeratzen duzun argazkiaren Creative Commons baimenaren berezitasunak errespetatzearekin nahikoa da. Aldiz, aukeratzen duzun argazkia Copyright lizentzia batetara atxikitzen bada, erabiltzailearekin zuzenean harremanetan jarri beharko duzu. Egiletza Eskubide Ezagun Mugaturik gabeko argazkien kasuan ere edozein zalantza argitzeko argazkia GureGipuzkoara igo duen erabiltzailearekin harremanetan jarri zaitez.

Argazki baten aitortza egiterakoan argazki oinean honako sintaxi hauek jarraitu ditzazkezu:

GureGipuzkoa.net | Jainkozaleak Ernioko gailurrean © CC-BY-SA: Indalecio Ojanguren

GureGipuzkoa.net | Aterkiak/paraguas © Copyright: argindar

GureGipuzkoa.net | Emakume batelariak Donibanen © CC-BY-ND: Sigfrido Koch

GureGipuzkoa.net | Tolosako Udaleko bandoak © CC-BY-SA: auggie

GureGipuzkoa.net | Kortaberria familia Igartubeiti Baserri Museoan © CC-BY-SA: Igartubeiti

Horrekin batera, argazki bat blog edo webgune batean erabili behar baduzu, argazki guztien fitxan “Argazki hau erabiltzeko…”  aukera duzu, bertan klikatuaz, pop-up lehiotxo bat agertuko zaizu eta argazkia zure blog edo webgunean txertatzeko balioko dizun html kode bat agertuko zaizu.  Hau horrela eginez, argazkiaren egilearen egiletza eskubideak eta lizentziaren berezitasunak gordeko direla bermatuko duzu.

Orotara zortzi baimenen artean aukeratzea daukazu: Creative Commons-eko seiak gehi Copyright Eskubide Guztiak Erreserbaturik lizentzia eta Egiletza Eskubide Ezagun Mugaturik gabeko baimena.
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola Departamentutik Creative Commons Aitortu-BerdinPartekatu baimena erabiltzeko aholkatzen dizugu, igotzen diren argazkiei baimena automatikoki gehitzen zaielarik. Baimen hau Wikipediarekin bateragarria da, argazkien zabalkundea errazten du eta aldi berean argazkilariaren egile eskubideak babesten ditu. Erabiltzaileen aukeraketa eskubidea ez gutxiestearren, Creative Commonseko beste bost baimenak aukeratu daitezke eta aldi berean Copyright Eskubide Guztiak Erreserbaturik lizentzia eta Egiletza Eskubide Ezagun Mugaturik Gabe baimena.

Hala ere, naiz eta berau erabiltzeko aukera izan, Copyright Eskubide Guztiak Erreserbaturik lizentziaren erabilera ekiditeko aholkatu genizuke eta erabili beharko bazenu, kasu jakin batetarako erabiltzeko eskatuko genizuke. Aldi berean, bere erabilerak dituen desabantailez jakitun izan zaitez.

Ez. Erabiltzaileek igotzen dituzten argazkiak beraienak dira soilik. Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola Departamentuak edo Foru Aldundiko beste departamentu batek zure argazki bat modu publiko batean erabiliko balu, aukeratu duzun baimena errespetatuko luke derrigorrez. Honekin batera, zure edukia erabakitzen duzun edozein unean ezabatzeko aukera duzu.
Kontu bat sortu eta zure argazkiak partekatzen has zaitezen beharrezkoak direnak baino ez: Erabiltzaile izena, pasahitza eta posta elektroniko helbidea. GureGipuzkoa kudeatzen dugun lan taldeak zerbitzu honetan jasotzen diren datu pertsonalen kudeaketa zintzoa eta konfidentziala bermatzeko LOPD de 15/1999 legeari atxikitzen diren neurri teknikoak ezarri ditugu. Ongietorri orrian GureGipuzkoaren pribatutasun politikaren inguruan informazio osagarria duzu.
Erabiltzaileek gehienez biltegiratzea duten argazki kopurua eta neurriak ez ditugu zehaztu.
Zure kontua sortzeko prozesua amaitu ondoren, ezarri duzun erabiltzaile izen eta pasahitzarekin sartu zaitez. GureGipuzkoan duzun kontura sartu ondoren, “Nire Gipuzkoa” orrian izango zara eta goialdeko menuan “Nire igoerak” atala agertuko zaizu,, bertan “Argazkia(k) bidali” botoia dago. Bertatik zure argazkiak banaka edo taldeka FTP bitartez igo ditzazkezu eta GureGipuzkoako beste erabiltzaileekin partekatzeko aukera izango duzu.
Bai eta hiru modu daude:

  • Firefox gehigarria erabiliz. Argazki sorten igoerak soilik egin nahi badituzu.
  • GGUploader tresna erabiliz. Igor Blanco eta Antton Rodriguez garatzaile independienteak Java lengoaian bolondreski garaturiko GGUploader aplikazioa duzu. Gure blogeko sarrera honetan berau zure ordenagailuan martxan jarri ahal izateko beharrezko ohar guztiak dituzu. Argazki sorta baten igoera soila egin nahi baduzu hau erabiltzea aholkatzen dizugu.
  • FTP bitartez. GureGipuzkoaren 0.2.6 bertsioan ezarri dugu aukera hau eta bere funtzionamendua hemen duzu (erregistraturiko erabiltzaileentzat) eskuragarri. Bertsio honen berezitasunak blogeko sarrera honetan azaltzen ditugu. Zure argazki bilduma karpeta eta azpikarpetetan sailkaturik baduzu eta sailkapena GureGipuzkoan gorde nahi baduzu hau erabiltzea aholkatzen dizugu.
Argazki bat igotakoan informazio osagarria gehitzea duzun atalean izango zara: etiketak, deskribapena, erabilpen baimena, geokokapena, gaia, data, argazkilaria… GureGipuzkoa osatzen dugun lan taldetik ahalik eta atal gehienak osatu ditzazun aholkatzen dizugu, erabiltzaileon onerako irudiaren deskribapenaren informazio ahalik eta aberatsena lortu dezazun.
Argazkiaren fitxaren eskuinaldean agertzen den mapan argazkia hartu zenuen lekua bilatu ezazu. Maparen eskuineko markoan “+” ikurra duen ikono urdin bat ikusiko duzu, bere gainean klikatuaz zure eskura jartzen ditugun mapak ikusiko dituzularik: Azkeneko mapa 2010ekoa da eta azkeneko ortofotoa 2009koa. Argazkia hartu zenuen lekua aurkitu duzula ziur zaudenean, kokatu ezazu bere gainean klik soil batekin. Besterik ez.

Argazki bat geokokatzerakoan, argazkia hartu zenuen lekua kokatzea aholkatzen dizugu, baina ez argazkian agertu daiteken elementua, horrelakorik balego. Geokokaturiko argazkiak GureGipuzkoako mapan automatikoki azalduko dira. Geokokapen egokia egiteko lagungarri izango zaizulakoan, blogean irizpide baliagarriak dituzu.

Zure kamerak edo mugikorrak GPSa badu eta kokapen datuak gorde daitezen konfiguraturik baduzu, atera berri duzun argazkiaren EXIF datuetan longitude eta latitude datuak gordeko dira, hartara, berau GureGipuzkoara igotzerakoan ez daukazu eskuz kokatzen jardun beharrik, GureGipuzkoak mapan automatikoki kokatuko du.

GureGipuzkoak hiru mapa maila ditu. Gipuzkoaz at dagoen geografia Google Mapsen ohiko mapa mailarekin bistaratu daiteke. Gipuzkoako geografia aldiz, maila horrekin, 1954. urteko argazkien mailarekin eta 2009. urteko azkeneko mailarekin ikusi daiteke.

Mapa hauek Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura taldeak egindako lanari esker eskaintzea ditugu, berau Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren pean dagoelarik eta beste zerbitzu komertzialei ezinezkoa zaien Gipuzkoako lurralde osoaren gaineko definizio maila eskaintzen digu.

Basic erabiltzaileek igotzen dituzten argazki guztiak weborriaren erabilpen baldintzetara atxikitzen direla ziurtatzeko, berauk publiko egin aurretik GureGipuzkoaren lantaldeak ikuskatzen ditu. Lekuz kanpoko gairik edo eduki ilegalik ez dutela ziurtatzen dugunean, publiko egiten ditugu. Aldiz, Premium erabiltzaileen edukiak GureGipuzkoako lantaldekideok ez ditugu ikuskatzen eta beraien edukiengan erabiltzaileek egingo dituzten ekarpenen kudeaketa Premium erabiltzaileen ardura da.
2011ko martxoa ezgeroztik egindako ekarpenen eta sorrarazten diguten “konfidantzari” erreparatuta bi erabiltzaile mota ezarri ditugu, Basic eta Premium. Mota bakoitzaren berezitasunak honako hauek dira:

Basic: Sortu berriak diren kontu guztien profila da. Basic erabiltzaile profil baten pean egiten diren ekarpen guztiak GureGipuzkoako administrazio taldeak ikuskatzen ditu publiko egin aurretik.
Premium: GureGipuzkoako administratzaileontzat “fidagarriak” diren erabiltzaileak dira: Udalak, erakundeak zein berain kontuetan balio erantsiko edukiak partekatzen dituzten erabiltzaileak dira.
Profil hauetatik igotzen diren argazkiak gure iragazkitik pasatu gabe automatikoki publikoak izaten dira. Erabiltzaile komiunitateak Premium erabiltzaileek kudeatzen dituzten argazkiei egindako ekarpenak, gure gainbegirada gabe Premium erabiltzaileek kudeatzen dituzte.

GureGipuzkoako administratzaileok Basic kontu bat Premium mailara igotzen dugunean, Premium erabiltzaileak bere edukiei egindako ekarpenak kudeatu ditzan, webgunearen goikaldeko menu horizontalean “Ekarpenak” aukera agertuko zaio. Bertan klikatuaz, Premium erabiltzaileak bere bildumaren kudeaketa orokorra ahalbideratzen dion tresna izango du eskura, eta horrekin batera, horren inguruan sortzen diren ekarpen eta iruzkinen fluxuak kudeatzeko aukera izango du.

Gure blogeko sarrera honetan tresna hau erabiliz zuen argazkien bisibilitatea nola kudeatu dezakezuen informazio sakona duzue.

Bai, “Nire Gipuzkoa” atalean “Bildumak” hitzaren gainean saguko eskubiko botoia sakatuta nahi dituzun argazki karpetak sortu edo fitxategiak igo ditzazkezu.
Bai. GureGipuzkoako erabiltzaile guztion jarduna sortu ditugun RSS jarioen bitartez jarraitzea dago.
GureGipuzkoari buruz edozein arazo, zalantza edo iradokizun jakinarazi nahi badiguzu, formulario honen bitartez gurekin harremanetan jartzea duzu, edo nahiago baduzu gipuzkoakultura abildua guregipuzkoa.net helbidera email bat bidaltzea daukazu eta zurekin ahalik eta lasterren jarriko gara harremanetan.
GureGipuzkoan:

  • Igotzea dagoen irudi kopuru eta neurrian ez dago mugarik.
  • Hiperlokalitatea: Gipuzkoako mapen prezisioa beste zerbitzuetan ez dago eskuragarri.
  • Elebitasuna.
  • Gipuzkoako argazkilaritzaren oroimena gipuzkoarron ondarea denez eta berau sustatzea gure helburua izanik, ez genuke urruneko enpresen xede komertzial (zilegi)en esku utzi behar gure argazki ondarea zaindu eta hedatzea.
Bai eta GureGipuzkoaren edukiak erabiliko dituen garapen bat egin nahi baduzu, gure API publikoarekiko atzigarritasuna izan beharko duzu derrigorrez. Zerbitzu hau erabiliko duten aplikazioak ikusteko irrikitan gaude!
Bai, kode osoa formula bikoitz baten bitartez EUPL v1.1 eta NewBSD lizentziekin 2011ko maiatzean askatu dugu. Kode osoa JoinUp ekimenean zintzilikatu dugu eta bertatik webgunearen kode osoa eskuratu dezakezu. GipuzkoaMatic gunean ere kodea eskuratu dezakezu. Azti, 19MB. baidira.
Estandarrak zuzen betetzen ez dituen nabigatzaile batekin GureGipuzkoa ikusten arituko zara ziurrenik. Web nabigazioa egokiro betetzen dituzten nabigatzaileak erabiltzea aholkatzen dizugu.
Bai. Firefox nabigatzailearen gehigarriaren 2.0 bertsioa bere webgunean lortzea badago jada eta OpenOffice 1.0 bertsioa ere beraien ekimenaren webgune ofizialetik lortzea badago. Firefoxentzako gehigarria zure nabigatzailean nola instalatzea daukazun pauso guztiak hemen azaltzen ditugu. OpenOfficentzako pauso eta ohar guztiak ere hemen dituzu.
Bai eta gurekin batera elkarlanera bultzatu nahi zaitugu. Argazki bakoitzaren fitxan iruzkinak gehitzeko aukera duzu. GureGipuzkoan erabiltzaileek egin dezaketen katalogazio amateurra, urteetan Kultura eta Euskara Departamentuan egin den katalogazio profesionalarekin uztartzeko irrikitan gaude. Are eta gehiago, erabiltzaileen laguntza beharrezkoa dugu informazioa osatzerakoan, Kultura eta Euskara Departamentuan argazki anitzei buruzko informazioa faltan baidugu: Zeintzu dira agertzen diren pertsonak?, Zein da beraien kontestua?, Zeintzu dira bertan agertzen diren lagunak? Erabiltzaileen elkarlanaren adibide bat Elgoibarren 1962. urtean kokaturiko argazki honetan dugu.
Bai, maiz egindako galdera hauei erantzuna ematen dien eskuliburua .pdf formatoan prestatu dugu, (1.4MB.) berau deskargatu eta zure etxean lasai asko inprimatu dezakezu.