IRISMENA ETA EDUKIA: Maria Angela kalea Ibarrekruzetik begiratuta. Lehenengo etxea, ezkerretara, Kontadorekua jauregia eta bere armarria. Jauregi honetan jaio zen Inazio Zuloaga margolaria. Jauregiaren etxabean, botika bat. Ezkerrean, barkillo saltzaile bat ontziarekin; kalean, emakumeak, bat marmita batekin; haurrak eta gizonak.