IRISMENA ETA EDUKIA: Eibarko Alderdi Sozialistak eraiki zuen. 1934ko urriko iraultzan kalteak jasan zituen oldarketako guardiakoen ekintzen ondorioz. Zaharberritu egin zuten, baina, gerra zibilean erabat suntsituta gelditu zen fronteko lehen lerroan kokatuta baitzegoen. Aterpe honek pilotalekua zuen. EZAUGARRI FISIKOAK ETA BETEKIZUN TEKNIKOAK: Negatiboa beirazko plakan: Goiko eskuineko zatia hautsita ARTXIBOZAINAREN OHARRAK: Dataren eta irismenaren eta edukiaren iturria: Antxon Bandres, Euskal Mendizale Federazioaren lehendakari ohia, eta Antxon Iturriza, euskal mendizaletasunaren historian aditua, eta aipatutako argitalpenak OHARRAK: Positiboan, atzealdean "Eibar. Inauguracion del Refugio Tomas Meabe. Vista general de la inauguracion del Refugio. 1934" autoreak eskuz idatzita, eta "OJANGUREN. EIBAR" zigilua estanpatuta ERREPORTAIA: Tomas Meabe aterpearen inaugurazioa, Kalamuan (Eibar) 1934an. LIBURUKIA ETA EUSKARRIA: Zuri-beltzeko argazki bat, negatiboa beirazko plakan, positiboa paperean