IRISMENA ETA EDUKIA: Asmoa mendi-aterpe bat eraikitzea eta ermita berreraikitzea zen, aldundien, federazioen eta elkarteen finantza-laguntzarekin. Hondakinetan, Antxon Bandres, Alpinismoko Euskal-Nafar Federazioko presidentea, eta Juan Carlos Guerra, arkitekto proiektugilea. Horien lana, aurretiazko azterlanak eta kalkuluak burutzea zen. ARTXIBOZAINAREN OHARRAK: Dataren, irismenaren eta edukiaren eta erreportajearen iturria: erreportajean aipatutako argitalpena OHARRAK: Positiboan, atzealdean, "La cumbre de Udalaitz" autoreak eskuz idatzita, eta "OJANGUREN. EIBAR. 1958" zigilua estanpatuta ERREPORTAIA: Udalatxen (Arrasate) aterpe bat eraikitzeko proiektua, 1928an LIBURUKIA ETA EUSKARRIA: Zuri-beltzeko argazki bat, negatiboa filmean, positiboa paperean