IRISMENA ETA EDUKIA: 1902an eraikitako gurutzea berritu eta 1950eko irailaren 17an inauguratu zen. Gurutzearen besoak eta erpina altzairu herdoilgaitzez eraiki ziren. Barruan Legazpiko Gurutze Santuaren erlikia zeukan, 1580ko maiatzaren 3an Mirandaolako burdinolan mirariaz agertu zena. Gurutzearen ondoan, zenbait mendizale. OHARRAK: Positiboan, atzealdean "Legazpia. La cruz de Gorostiaga. 1963" autoreak eskuz idatzita, eta "OJANGUREN. EIBAR" zigilua estanpatuta ERREPORTAIA: Gorostiaga (Legazpi). 1963 LIBURUKIA ETA EUSKARRIA: Zuri-beltzeko argazki bat, negatiboa filmean, positiboa paperean