IRISMENA ETA EDUKIA: Iriarte Erdikoa etxea. Tomas Zumalakarregi jeneral karlistaren jaiotetxetzat hartzen da, nahiz eta benetan herrigunetik hurbil dagoen Iriarte baserrian jaiotakoa izan. Familia Iriarte Erdikoa etxera joan zen Tomas jaio eta gutxira. Egun, Zumalakarregi museoa da.