IRISMENA ETA EDUKIA: Aterpea urretxuarrek eraiki zuten, eta aterpearen gainean gurutze handi bat eta terraza bat jarri zituzten. Apaiza, Nikolas Madinabeitia; meza-mutilak, Manuel Salegi eta Juan Arozena. OHARRAK: Positiboan, atzealdean "Irimo. Inauguración de la nueva cruz refugio en la cumbre de Irimo. 1958" autoreak eskuz idatzita, eta "OJANGUREN. EIBAR" zigilua estanpatuta ERREPORTAIA: Irimoko (Urretxu) aterpearen eta gurutze berriaren inaugurazioa, 1958an LIBURUKIA ETA EUSKARRIA: Zuri-beltzeko argazki bat, negatiboa filmean, positiboa paperean