IRISMENA ETA EDUKIA: Dantza taldea Gasteizko Txirinbil zen. Gurutzea Aretxabaletako mendizale talde batek eraiki zuen. 1928ko irailaren 18an inauguratu zen. 2.500 mendizale hurbildu ziren urteurrena ospatzera. Ospakizuna Aretxabaletako Kirol Elkarteak antolatu zuen. ARTXIBOZAINAREN OHARRAK: Irismenaren eta edukiaren eta erreportajearen iturria: Antxon Bandres, Euskal Mendizale Federazioaren lehendakari ohia, eta Antxon Iturriza, euskal mendizaletasunaren historian aditua OHARRAK: Positiboan, atzealdean "Kurutzeberri. Los ezpatadantzaris de Arechabaleta bailando en Kurutzeberri. Mayo 1953" autoreak eskuz idatzita, eta "OJANGUREN. EIBAR" zigilua estanpatuta ERREPORTAIA: Kurtzebarriko (Aretxabaleta) gurutzea jarri zuteneko hogeita bosgarren urteurrena, 1953an LIBURUKIA ETA EUSKARRIA: Zuri-beltzeko argazki bat, negatiboa filmean, positiboa paperean