IRISMENA ETA EDUKIA: Gailurrean, gurutzea. Aretxabaletako mendizale talde batek eraiki zuen eta 1928ko irailaren 18an inauguratu zen. 2.500 mendizale hurbildu ziren urteurrena ospatzera. Ospakizuna Aretxabaletako Kirol Elkarteak antolatu zuen. ARTXIBOZAINAREN OHARRAK: Irismenaren eta edukiaren eta erreportajearen iturria: Antxon Bandres, Euskal Mendizale Federazioaren lehendakari ohia, eta Antxon Iturriza, euskal mendizaletasunaren historian aditua ERREPORTAIA: Kurtzebarriko (Aretxabaleta) gurutzea jarri zuteneko hogeita bosgarren urteurrena, 1953an LIBURUKIA ETA EUSKARRIA: Zuri-beltzeko argazki bat, negatiboa filmean