IRISMENA ETA EDUKIA: Eskuinaldean, Gasteizko Txirinbil taldeko dantzariak. Belauniko, Angel Sopeña Espainiako Mendizale Federazioaren lurralde ordezkaria. Urteurrenaren ospakizunera 2.500 mendizale hurbildu ziren. Ospakizuna Aretxabaletako Kirol Elkarteak antolatu zuen. Aretxabaletako mendizale talde batek eraikitako gurutzea 1928ko irailaren 18an inauguratu zen. ARTXIBOZAINAREN OHARRAK: Irismenaren eta edukiaren eta erreportajearen iturria: Antxon Bandres, Euskal Mendizale Federazioaren lehendakari ohia, eta Antxon Iturriza, euskal mendizaletasunaren historian aditua OHARRAK: Positiboan, atzealdean "Izarraitz. Misa de campaña en la cumbre de Izarraitz. 1956" autoreak eskuz idatzita, eta "OJANGUREN. EIBAR" zigilua estanpatuta ERREPORTAIA: Kurtzebarriko (Aretxabaleta) gurutzea jarri zuteneko hogeita bosgarren urteurrena, 1953an LIBURUKIA ETA EUSKARRIA: Zuri-beltzeko argazki bat, negatiboa filmean, positiboa paperean