IRISMENA ETA EDUKIA: Aurrean, 14 arroako (170 kg) harri kubikoa. Etxezakortaren prestatzailea Aritza (Pedro Maria Txurruka) izan zen. Bi harrijasotzaileak Azkoitiakoak ziren. Usuolak irabazi zuen; ordu erdian 32 altxaldi eman zizkion. Etxezakorta erretiratu egin zen, 10 minutuko lehen txandaren ondoren. ERREPORTAIA: Usuola (Jose Iraeta) eta Etxazakorta (Ignazio Larrañaga) harrijasotzaileen arteko norgehiagoka Eibarko zezen plazan, 1928an