IRISMENA ETA EDUKIA: Urteurrenaren ospakizunera 2.500 mendizale hurbildu ziren. Ospakizuna Aretxabaletako Kirol Elkarteak antolatu zuen. Aretxabaletako mendizale talde batek eraikitako gurutzea 1928ko irailaren 18an inauguratu zen. ARTXIBOZAINAREN OHARRAK: Irismenaren eta edukiaren eta erreportajearen iturria: Antxon Bandres, Euskal Mendizale Federazioaren lehendakari ohia, eta Antxon Iturriza, euskal mendizaletasunaren historian aditua ERREPORTAIA: Kurtzebarriko (Aretxabaleta) gurutzea jarri zuteneko hogeita bosgarren urteurrena, 1953an LIBURUKIA ETA EUSKARRIA: Zuri-beltzeko argazki bat, negatiboa filmean